Eusko Label Liga
2. ESTROPADA
Arkote izan da azkarrena Zumaiako 37. Ikurrinan, eta lidergoari eutsi dio
EITB MEDIA
San Pedro bigarrena izan da sailkapenean, eta Pedreña, hirugarrena. Hala, Arkote da nagusi sailkapen nagusian.
![Arkote arraunlariak ospatzen. Arkote arraunlariak ospatzen.](http://media.eitb.eus/multimedia/images/2022/06/26/2955278/20220626150021_arkote-bigarren-estropada_foto610x342.jpg)
![](http://images14.eitb.eus/multimedia/recursos/generales/play_gris_grupohome.png)
Arkotek irabazi du igande honetan Zumaian (Gipuzkoa) lehiatu den KAE 1 Ligako bigarren estropada puntuagarria, XXXVII. Ikurrina. Horrela, KAE Ligako liderra izaten jarraitzen du, Kepa Deun Arrantzaleen Kofradiako XXII. Ikurriña ere bereganatu baitzuen Pasaian.
Plentziarrak ia 6 segundotan gainditu du San Pedro, bigarren sailkatua, eta 21 segundotan, berriz, Pedreña, estropadako podiuma osatu duena. Zarautz, San Juan, Castro, Hondarribia B, Camargo, Deustu, Zumaia, Busturialdea eta Orio B iritsi dira haien atzetik, hurrenez hurren.
Zumaiako 37. Ikurrinaren sailkapena:
![Clasificación de la XXXVII Ikurrina de Zumaia (en euskara). Foto: EITB MEDIA Clasificación de la XXXVII Ikurrina de Zumaia (en euskara). Foto: EITB MEDIA](http://images11.eitb.eus/multimedia/images/2022/06/26/2955255/20220626135611_zumaia-37-ikurrina_foto610x342.jpg)
Zumaiako 37. Ikurrinaren sailkapena. Argazkia: EITB MEDIA
KAE 1 Ligako sailkapen nagusia:
![Clasificación de la Liga ARC 1 (en euskara). Foto: EITB Media. Clasificación de la Liga ARC 1 (en euskara). Foto: EITB Media.](http://images11.eitb.eus/multimedia/images/2022/06/26/2955254/20220626135540_kae-liga_foto610x342.jpg)
KAE 1 Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media.