Radio Euskadi
Elkarrizketa Radio Euskadin
Goirizelaia ez da berriro aurkeztuko: 'Ilusioa galtzea ez da ona'
Erredakzioa
Unibertsitateko gai guztietan hobekuntzak egin izanak berriro hautatzean lagundu du, azaldu du EHUko errektoreak.
-
Iñaki Goirizelaia. Argazkia: EITB
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Iñaki Goirizelaia hautatu du errektore berriro ere, datozen lau urteetarako.
Radio Euskadiko ‘Ganbara saioari egindako adierazpenetan, errektorea pozik azaldu da EHUko hauteskundeetan lortutako emaitzekin, aurkeztu den hautagai bakarra izan dela kontuan hartuta. Orokorrean ikasleriaren partaidetza ez da oso altua izaten, eta, aldi honetan "ohikoa baino baxuagoa izan da", azaldu du.
Kargua errepikatzen duen EHUko lehenengo errektorea izatea nola lortzen den galdeginda, Goirizelaia azaldu du errepikatu egin zuen errektore bat izan zela, baina bi agintaldiak ez zituela amaitu gaineratu du. "Unibertsitateko gai guztietan hobekuntzak egin izanak berriro hautatzean lagundu du", azaldu du EHUko errektoreak. "Taldea, proiektua, ona da, etorkizunera begira", nabarmendu du.
Halaber, hirugarren aldiz ez dela hauteskundeetara aurkeztuko azaldu du, "postu batean 8 urte baino gehiago ez direla eman behar uste dut, garrantzitsua da freskotasuna eta ilusioa izatea garrantzitsua da", arrazoitu du.
Bestalde, honako hau esan du: "Erakunde propioak izateko abantaila dugu. Horrek hobeto sentitzen laguntzen gaitu, indarrean dagoen plan unibertsitarioa 2014ra arte". Halaber, segurtasun marjina eman dutela azaldu du.
PPren Gobernuak bultzatutako hezkuntza-erreformari dagokionez, Goirizelaiaren ustez, unibertsitate ezberdinetako egoerak kontuan hartzen ez dituen izaera uniformatzaileko neurriak martxan jartzeak "ez du ezertarako balio".