Irratia
Martxoak 22
'Margolaria' filmaren aurrestreinaldia, Euskadi Irratiaren eskutik, ostiralean
EiTB
Filma karteldegira iritsiko den egunean, emanaldi berezi honetaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko egoitzara etorriko diren entzuleek.
-
Margolaria
Mikel Urdangarin ardatz duen Margolaria filma karteldegira iritsiko den egunean, Euskadi Irratiak aurrestreinaldia egingo du EiTBren Bilboko egoitzan, goizeko 10etan. Aurrez izena eman duten entzuleek Multibox aretoan izango den emanaldi bereziaz gozatzeko parada izango dute, filmeko protagonistekin egon eta 'Faktoria' magazina zuzenean nola egiten duten ikusi.
Oier Arantzabal (zuzendaria), Mikel Urdangarin (protagonista), Ritxi Lizartza (ekoizlea) eta Alain Urrutia (margolaria) izango dira bertan, eta, filma amaitutakoan, euren iritzia emango diete bertaratuei. Gainera, Urdangarinek hainbat kantu joko ditu zuzenean.
Filma amaitu ostean, Manu Etxezortuk gidatutako saioa streaming bidez ikusgai izango da eitb.eus-en.
Euskadi Irratiak gertutik jarraitzen du euskal zinemagintza eta ekoizpen ezberdinen aurrestreinaldiak antolatu ditu azken urteotan: Dantza, Errementari, Handia, Igelak, Amama eta Loreak.
Margolaria filmaren aurrestreinaldia goizeko 10etan hasiko da.