Irratia
Astelehean, martxoaren 20an
'Ganbara'k 30. urtemuga ospatu du Bilboko Kafe Antzokian
A.E.| EiTB
Entzuleek zuzenean eta bertatik bertara irratsaio berezia jarraitzeko aukera izan dute. Zea Maysen eta Francisen (Doctor Deseo) zuzeneko emanaldia eta gonbidatu askoren parte hartzea izan da.
Astelehenean, Radio Euskadiko 'Ganbara' irratsaioak 30. urtemuga jai handi batekin ospatu du Bilboko Kafe Antzokian. Irratsaioa zuzenean egin da bertatik eta musika emanaldiak ere izan dira, 20:00etan hasita. Sonia Hernandok eta Xabier Garcia Ramsdenek zuzendu duten 'Ganbara' bereziaren mikrofonoetatik gonbidatu asko pasa dira, eta Zea Maysek eta Francisek (Doctor Deseo) hartu dute parte.
Halaber, gonbidatuen artean honako hauek izan dituzte: Gemma Climment, Europako Batzordeko Emakume Berritzailearen sariaren finalista;Alex Txikon Everestera egindako espediziotik iritsi berri dena; Fernando Velazquez, Un monstruo viene a verme filmarekin musika orijinalaren 2017ko Goya sariaren irabazlea; Ainhoa Tirapu, nesken Athletic taldeko atezaina, eta Jon Uriarte, Ticketbitsen sortzailea.
'Ganbara'k 30 urte hauetan izan dituen zuzendarietako batzuk ere egon dira ekitaldi berezian: Gotzon Toral, Iñaki Berazategi, Nicolas del Val, Enrique Martin, Natalia Serrano, Jose Luis Fonseca, Dani Alvarez eta Ainara Torre. Baita, urte hauetako solaskide batzuk eta buruzagi politikoak, Andoni Ortuzar, Arnaldo Otegi, Nagua Alba eta Idoia Mendia, esaterako.
Radio Euskadi aitzindarietakoa izan zen tertulia politikoak eskaintzen. Genero honek analisi gune eta gizarte anitzaren ikuspuntuen elkargune eta foro gisa duen balioa erakutsi du. Baita, iritzia sortu eta bizitza politikoan eragina izateko ere.