1 / 1
Lehen mailan, futbolean eta euskaraz!

Lehen mailan, futbolean eta euskaraz!

Euskadi Irratiko ahots artxibotik berreskuratu dugu gizonezkoen futboleko lehen mailako bost entrenatzaile euskaldunekin izandako solasaldia. 2019ko urrian egina da baina futbola puri-purian dugun honetan entzuteko aberasgarria. Gizonezkoen lehen mailako bost taldeetako entrenatzaileak Imanol Alguacil (Realekoa,) Gaizka Garitano (Athletic-ekoa), Jagoba Arrasate (Osasunakoa), Jose Luis Mendilibat (Eibarkoa), eta Asier Garitano (Alavesekoa) Maite Artolarekin aritu ziren entrenamenduez, hizkuntza ohiturei buruz baita etorkizunari begira jarrita ere. Ea gustuko duzun!

Sagardotegiak, lehen ere egokitzen ikasiak

Sagardotegiak, lehen ere egokitzen ikasiak

Euskadi Irratian, behin baino gehiagotan izan ditugu hizpide sagardotegiak eta sarritan, egoera jabetu garenez, behin baino gehiagotan izan dute ezohiko egoeretara moldatu beharra: sagar urte eskaxa izan denean, bezeroei zerbait berezia eskaini behar izan zaienean... Sagardotegi bat ezohiko itxuran erakutsiko digun elkarrizketa bat ere berreskuratu nahi izan dugu, baita sagardoari eta sagardotegiei buruzko bitxikeriak ere. Entzun hemen!

Zaintza: zainduak eta zaintzaileak

Zaintza: zainduak eta zaintzaileak

Euskadi Irratiko artxiboan murgildu gara zaintza lanen inguruan jasotakoa berreskuratzeko. Gaixoen zaintzaz bezala, horietaz arduratzen diren zaintzaileen premiak ere ezagutu genituen. Generoei itsatsitako rol edo esteroetipoen ere zaintza dagoenez gai hori ere jorratu izan da Euskakin amaitzeko premiaz ere jardun izan da gure uhinetan. Ina idarreta medikua, Joana Jauregizar psikologoa edota Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria entzungo ditugu besteak beste.
Maitasuna, adituen ikuspuntutik

Maitasuna, adituen ikuspuntutik

Ba al dakizu maitasunak zein baldintza behar dituen? Hausturak nola ulertzen ote dituzu? Maitasun erromantikoa zer ote da zuretzat? Eta nola adierazten diozu albokoari, maite duzula? Galdera horien erantzuna, Euskadi Irratiko artxiboan topatu dugu, Blas Erkizia psikiatrarekin egindako elkarrizketa batean. Mari Luz Esteban Antropologoarekin egindako solasean eta Ibon Sarasola idazle, hizkuntzalari eta euskaltzainak eskainitako ikasgaian.
Txina, gertu gertutik

Txina, gertu gertutik

Txinan nola ospatzen ote dute urte zahar eta urte berri eguna? Nolakoak ote dira bertako gazteak, euskaldunekin alderatuz gero? Txinako ekonomiaz duela urte batzuk egindako hausnarketa edota Txinako gastronomiari lotutako zenbait xehetasun bildu ditugu saio honetan. Entzun!
Maitasunak ba ote du adinik?

Maitasunak ba ote du adinik?

Adinekoen egoitzetan gertatzen ote dira maitasun historioak? Zuri zer iruditzen zaizu? Bada guk fonotekan berreskuratu dugu horren inguruko solasen bat, psikologoen analisi eta guzti. Gaztelekuetan berriz, maitasun erromantikoaren ideia argitzen saiatu zirenekoa bildu dugu, maitasuna eta kontrola ez daitezen nahastu. Ipar edo Hego Euskal Herrian berriz, berdin adierazten ote da maitasuna? Analisi hori ere jasota dugu gure artxiboan. Entzun nahi al dituzu?

San Blasetako eta Santa Ageda bezperako usadioak

San Blasetako eta Santa Ageda bezperako usadioak

Otsail hasieran, Euskal Herrian errotutako tradizioak dira, opilak edota koplak kantatzeak. Baina, ba al dakizu San Blasetako opila nola egiten den? Adi, elgoibarren urte askoan ondutako errezeta jasoko baitugu! Eta, jakingo al zenuke esaten, Agate edo Ageda nor ote zen? Horren inguruko berri ere jasoko dugu. Eta nola egin izan ote dugu Santa-eskearen kontakizuna? Entzun, entzun!
Inauteriak, Aratusteak, Ihoteak edo Maskarada....

Inauteriak, Aratusteak, Ihoteak edo Maskarada....

Euskal Herriko txoko asko eta askotan ospatu ohi dira inauteriak, Aratusteak, Ihoteak edota Maskaradak. Karnabaletako ohitura, tradizioari lotutakoa dela aipatzen dugu, eta usadio horren muinera jotzen lagunduko digute fonotekan topatutako Mariano Izeta euskal idazle eta euskaltzain nafarrak, Aizpea Leizaola antropologoak, eta Daniel Mauletarrak. Xabi Erkiziak berriz joare edo zintzarrien soinuen bilketa eta esanahia lotu dizkigu. Entzun!
Elurra: paisaia dotore, errepideko buruhauste, inspirazio iturri...

Elurra: paisaia dotore, errepideko buruhauste, inspirazio iturri...

Eguraldiak hamaika hizpide eragin ohi du; paisaia zuriaren edertasuna gozagarri izan liteke, baina lanerako bidean buruhauste ere bai. Inspirazio iturri ere izan da zenbaitentzat. Guk esaterako, Elurretan bikoteari 2005ean egindako elkarrizketa bat berreskuratu dugu. baita Elur-Bike izenez ezagutarazi nahi izan zuten elurretarako bizkleta berri bat ere. Zuk gogoan hartzen ote duzu zein urtetan zein garaitan zuritzen duen? Gai horren inguruan 2007an egindako erreportaje bat ere berreskuratu dugu.

Etxepare Institutuaren hamar urteko ibilbidea

Etxepare Institutuaren hamar urteko ibilbidea

Euskadi Irratiko fonotekan murgildu gara Etxepare Institutuaren hasiera garaia nolakoa izan zen jakiteko: funtzionamendua, helburuak... "Irakurle" deritzenak zer diren ere ezagutu dugu, lehen eskutik. Ibilian-ibilian 10 urte osatu ditu Etxeparek eta urteurren ospakizuna Euskadi Irratian nola kontatu genuen, etorkizunerako dituzten asmo eta proiektuak ere ezagutu ditugu.
EITB maratoia: ezohiko gaitzen eta minbiziaren errealitateak

EITB maratoia: ezohiko gaitzen eta minbiziaren errealitateak

2015eko EITBren elkartasun maratoian ezohiko gaitzak jorratu ziren eta euren seme-alabak gaixo dituzten bi gurasoren lekukotzak jaso genituen. 2014ko maratoiak berriz, minbizia izan zuen ardatz eta gaitza pasa zuten hiru lagunen testigantzak jaso genituen. Horietako bat gerora ere Euskadi Irratiko mikrofonoetara gerturatu zitzaigun, bere errealitatea azaltzeko.
Durangoko azoka

Durangoko azoka

Durangoko Azoka dgu saio honetako hizpide. Durangoko Azokari buruzko ahotsak, barrutik eta kanpotik. Ikasle nahiz langileen ahotsak. Baita Ahotsenea sortu zenekoak ere. 2005ekoak, 2008koak, 2010ekoak edota 2013koak esate baterako. Ia bada gustuko zaizun!
Euskaraldia

Euskaraldia

Euskaraldiaren bigarren edizioa dugu 2020koa. Gogoratzen al duzue 2018koa nola bizi izan zenuten? Euskadi Irratian honelaxe kontatu genizuen zer zen ekimena eta erakundeetan zertan eragingo zuen. Entzun!
Memoria: fisikotik historikora, uhinetan barna

Memoria: fisikotik historikora, uhinetan barna

Azaroan izan ohi da memoriaren eguna. Zuk ba al dakizu memoria mota bat baino gehiago daukagula? Kezkatu al zara inoiz memoria galtzearekin? Azalpen fisikoak jaso ditugu. Memoria historikoari dagokionez berriz, Tolosan Aranzadik Oroimenaren bulegoa zabaldu zuenekoa gogoratuko dugu eta Iñaki Agirrek, 2006ko otsailean utzitako lekukotza: torturen ondorioz espetxean hil zen Joxe Arregiren azken egunak berarekin bizi izan zituen.
Estatu Batuetako hauteskunde sistema ulertzeko zenbait argi-printza

Estatu Batuetako hauteskunde sistema ulertzeko zenbait argi-printza

Denboran luze irauten duten hauteskundeak dirudite Estatu Batuetakoek. Baina, ba al dakizu zenbat sistema ezberdin erabiltzen dituzten botoa emateko? Eta zenbat erabaki hartu behar dituzten hautestontzi bakoitzeko? Bada Iñaki Goirizelaiak Estatu Batuetatik bertatik emandako azalpenak ia lagungarri zaizkizun! Gure fonotekatik 2008ko hauteskundeen harira egindako beste bi elkarrizketa ere berreskuratu ditugu; bata amerikartutako euskal herritar bati, Prudentzio Oiarbideri egindakoa eta bestea Mike Bidart, euskal jatorriko abokatu batena. Entzun!

Ordu-aldaketa: norentzat ote da mesede? Eta norentzat kalte?

Ordu-aldaketa: norentzat ote da mesede? Eta norentzat kalte?

Urtean bitan egiten den ordu-aldaketa gauzatu berritan, ordu-aldaketaren inguruko elkarrizketa eta solasaldien bila jardun dugu Euskadi Irratiko artxiboan. Elena Rosalesen azalpenak, Onintze Salazar metereologoari egindako elkarrizketa edota Faktorian, 2018an, Europan ordu-aldaketa ezabatzeko asmoa mahai gainean jarri zenean egindako solasaldi bat berreskuratu ditugu gaurko saioa osatzeko.

Nikolas Aldai, berebiziko altxorra gordetzen duen artxiboaren sortzailea

Nikolas Aldai, berebiziko altxorra gordetzen duen artxiboaren sortzailea

Euskadi Irratiko ahots esaguratsuenetako bat ixildu berritan, Nikolas Aldairi berari eskaini nahi izan diogu Zuri Beltzean saioa. "Eta hitza jolas" saioaren sortzaileak, grabatzaileek lortutako materiala antolatuz, sekulako balioa duen artxibo oparoa ondu zuen. Artxibo horretako harribitxi batzuk eta Aldairen lekukotza hartu zuen Xabier Sukiaren lekukotza ere bildu nahi izan ditugu.
Ehiza: aitzindarien, aldekoen eta kontrakoen ikuspuntutik

Ehiza: aitzindarien, aldekoen eta kontrakoen ikuspuntutik

Euskadi Irratiko ahots artxibotik berreskuratu ditugu ehiztariekin eta animalistekin egindako elkarizketak. Esaterako, Hernaniko Txantxangorri elkartekoak aitzindari izan zirela gogoratuko dugu; ehiza-postuen zozketa ordenagailu bidez egiten lehenak izan baitziren. Bestetik bi emakume ehiztari ere ezagutuko ditugu; adin ezberdinekoak eta ehiz-molde ezberdinean jarduten dutenak. Animalistekin egindako elkarrizketa bat ere berreskuratu dugu.

Koldo Mitxelenaren jardun ezezagunaz

Koldo Mitxelenaren jardun ezezagunaz

Koldo Mitxelena Errenterian jaio zen 1915ean eta Donostian hil 1987ko urriaren 11n. Urteurren hori dela eta Mitxelenaren hizkuntzalari eta euskaltzaina sakonago ezagutzen saiatu gara. Bere gutunen inguruko erreportaje bat berreskuratu dugu. Euskadi Irratian kontatu ziguten zine-kritikari ere jardun zuela eta jardun horretan oinarrituta bere tesia egin duenik ere bada. Hementxe dituzu kontu horiek guztiak berriz entzuteko moduan.
Lurrikarak

Lurrikarak

Ba al dakizu Richter Eskalak zer esan nahi duen? Eta lurrikarak zergatik geratzen diren? Eta lurrikarak grabatzen zituenik bazela esango bagenizu? Eta ezagutzen al dituzu lurrikarak ardatz dituzten pelikulak? Kontu horiek guztiak berreskuratu ditugu Euskadi Irratiko fonotekan begira jardun ostean. Entzun!
Zinemaldia

Zinemaldia

Euskadi Irratiko ahots artxibotik berreskuratutako elkarrizketak, erreportajeak eta pasarteak topatuko dituzu sail honetan. Aste honetan, Zinemaldiari lotutako saioa osatu dugu.

ZURI BELTZEAN (2018/06/23) SAN JUAN BEZPERA

ZURI BELTZEAN (2018/06/23) SAN JUAN BEZPERA

Euskadi Irratiko ahots artxibotik berreskuratutako elkarrizketak, erreportajeak eta pasarteak topatuko dituzu sail honetan. Kasetean gordeta egon diren ahotsak, garai digitalera ekarriak, eta data seinalaturen bat tarteko, berriz aireratu ditugun saioak.
ZURI BELTZEAN (2018/05/05)

ZURI BELTZEAN (2018/05/05)

Euskadi Irratiko ahots artxibotik berreskuratutako elkarrizketak, erreportajeak eta pasarteak topatuko dituzu sail honetan. Kasetean gordeta egon diren ahotsak, garai digitalera ekarriak, eta data seinalaturen bat tarteko, berriz aireratu ditugun saioak.
ZURI BELTZEAN (2018/03/10)

ZURI BELTZEAN (2018/03/10)

Euskadi Irratiko ahots artxibotik berreskuratutako elkarrizketak, erreportajeak eta pasarteak topatuko dituzu sail honetan. Kasetean gordeta egon diren ahotsak, garai digitalera ekarriak, eta data seinalaturen bat tarteko, berriz aireratu ditugun saioak.
ZURI BELTZEAN (2018/05/19)

ZURI BELTZEAN (2018/05/19)

Euskadi Irratiko ahots artxibotik berreskuratutako elkarrizketak, erreportajeak eta pasarteak topatuko dituzu sail honetan. Kasetean gordeta egon diren ahotsak, garai digitalera ekarriak, eta data seinalaturen bat tarteko, berriz aireratu ditugun saioak.
ZURI BELTZEAN (2018/04/07)

ZURI BELTZEAN (2018/04/07)

Euskadi Irratiko ahots artxibotik berreskuratutako elkarrizketak, erreportajeak eta pasarteak topatuko dituzu sail honetan. Kasetean gordeta egon diren ahotsak, garai digitalera ekarriak, eta data seinalaturen bat tarteko, berriz aireratu ditugun saioak.
Mario Onaindia- Juan Jose Pujana

Mario Onaindia- Juan Jose Pujana

Amatiño kazetariak Mario Onaindia eta Juan Jose Pujanarekin bakeaz egindako mahai inguruaren laburpena.
Sor Justina Aldalur

Sor Justina Aldalur

1999. urtean Sor Justina Aldalurri egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Amabirjinaren bizitza bertsotan liburua argitaratu zuen Sor Justina Aldalur lekaime aiarrak AUSPOA bilduman 1999an. XVI. mendean Agredako Sor Maria Jesusek Amabirjinaren bizitzaz idatzi zituenak 1532 bertsotan jaso zituen Sor Justina Aldalur zenak.

 

Doana Jasoz

Doana Jasoz

Euskadi Irratiaren ahots artxiboan topatu dugu 1999an Pello Zabaleta kazetariak egindako grabazioa. Joxemari Arregi, Marijose Arana, eta Sabino Ayestaran dira, bakoitza bere eskarmentutik, erlijioso bizitzari buruz hizketan.

1 / 1

Euskadi Irratia Twitterren

Programazioa Abenduak 22

Gehiago ikusi

  • Orain DIRECCION ASISTIDA
  • 00:05 POMPAS DE PAPEL
  • 01:05 EL ULTIMO APUNTADOR
  • 02:05 APL
  • 04:05 LO MEJOR DE MQP
  • 06:00 BOLETIN LARGO
  • 06:10 GENERACION VINILO
  • 07:00 BOULEVARD