Txiriboga
ARGAZKILARITZA
Saldropoko ur-jauzia ezagutu dugu Ainara Garciarekin
Urari argazkiak ateratzeko hainbat trikimailu eman dizkigu.
-
Saldropoko ur-jauzia
15:29 min
Argazkien bidez txoko ezberdinak ezagutzeko asmoz, beste bi argazki ekarri dizkigu Ainara Garciak 'Txiriboga'ra. Lehenengoa, Saldropoko ur-jauzia: Bizkaian, Otzarretako basotik oso gertu dago, eta argazkilariaren esanetan, oso erraza da bertara iristea. Harkaitzen eta belar zein goroldioaren artean doan ur-jauzia da; ura, ordea, oso modu berezian ikusten da. Bestalde, nazioartera bidaiatzeko aukera izan dugu. Dominikar Errepublikako Punta Popy hondartzan ateratako argazkia izan dugu hizketagai. Ilunabarrean ateratako argazkian, zerua kolore urdin eta laranja arteko nahasketa betean dago.