Osasun etxea
Itxarongelan
Mari Tere Larrañaga Albizu. Irribarrezko 101 urte betetzeko: Gutxi jan, afaldu apenas, eta egunero helatu bat
Aranxta Arza | EITb Media
Atzazalak txukunduko dizkigula esan digu, bereak ere egiten dituela eta oraindik. Ez zen alferrik izan “manikurista” Zestoako bainuetxean. Hango “alamedan” lagun ileapaintzailearekin denda ipini eta gustura ibilitakoa da Mari Tere.
-
Mari Tere Larrañaga Albizu, Zegamako bere etxean
29:12 min
Mari Tere Larrañaga Albizu. 1922ko Maiatzaren 13an jaioa, Iraetan, Zestoan.
Ez da gogoratzen orain hurrena noiz joan zen medikuarenera. Apenas hartzen duen botikarik. Adin honetan osasuna dela ondarerik handiena, hori onartu digu eta era berean, etorkizunera begira jarrita, askotan gogoratzen dela heriotzarekin. Bereziki ohean denean, bakarrik dagoenean, iluntasunean. Baina beste batzuek ere pasa dutela trantze hori eta berak ere pasako duela esanez irribar egin digu. Solasaldi honetan askotan bezala.