Itxi

Osasun etxea

OSASUN ETXEA

Iritsi da covid-19aren kontrako txertoa Donostia Ospitaleko ZIUra

EUSKADI IRRATIA

Felix Zubia Euskadi Irratiako Osasun Etxea saioko medikuak hartu du txertoa, eta bihar emango digu bere esperientziaren berri, 09:30etik aurrera.

  • Felix Zubia, Donostia Ospitaleko medikua.

    Felix Zubia, Donostia Ospitaleko medikua. Argazkia: EITB Media.

Iritsi da covid-19aren kontrako txertoa Donostia Ospitaleko ZIUra, eta Felix Zubia medikua izan da hartu duenetako bat. Pfizer konpainiaren txertoaren lehen dosia hartu du, eta bihar emango ditu bere esperientziaren buruzko xehetasunak Euskadi Irratiako Osasun Etxea saioan, 09:30etik aurrera.

Igandero bezala, entzuleen kezkak ere argituko ditu, bai covid-19ari buruzkoak, eta baita, gainerako osasun arazoen ingurukoak ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.