Itxi

Mezularia

EAE-KO OGASUNAK

Ticket BAI, EAEko Ogasunen zerga iruzurraren aurkako proiektua

Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako foru diputatua elkarrizketatu dugu proiektuaren berri jasotzeko.

  • Ticket BAI, EAEko Ogasunen zerga iruzurraren aurkako proiektua

    Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako foru diputatua azalpenak ematen.

    7:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

2021eko urtarrilean martxan nahi dute sistema berria EAEko Ogasunek. Ticket BAI proiektua enpresa handi, txiki, saltoki eta autonomoetara iritsiko da, eta lurralde bakoitzeko jarduera ekonomiko guztia Ogasunarekin konektatuko du. Ogasunek denbora errealean jasoko dute salerosketa bakoitzaren informazioa, eta aditzera eman dutenez "tresna berri honi esker, sekulako aurrerapausoa" emango dute zerga iruzurraren aurkako borrokan, iruzurgileen lehia desleiala ezabatzen lagunduko duelakoan.

Beste era batera esanda, Jabier Larrañaga Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak Mezularian azaldu digu Euskal Autonomia Erkidegoan egiten den jarduera ekonomiko guztia monitorizatu ahalko duela zerga administrazioak.