Itxi

Mezularia

BTX Lagunartean jaialdia

20.000 sarrera saldu dituzte Kobetamendiko Berri Txarraken emanaldirako

Jaialdi berezi horretaz galdegin diogu Gotzon Barandiaran Ahotseneako koordinatzaileari. Barandiaranek dio "kalitate" eta "aniztasun handiko" kultur proposamenez gozatzeko modua izango dutela zaleek.

  • Berri Txarrak Lagunartean

    20.000 lagun baino gehiago elkartuko da antolatzaileen arabera

    10:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ezohiko kontzertua izango da, eta askorentzat, euskal kulturari lotutako emanaldirik gogoangarriena izango da". Gotzon Barandiaran sortzailea Kobetamendiko jaialdi bereziaren antolaketan murgilduta dabil, eta horrela definitu du Berri Txarrakek hilaren 14an emango duen kontzertua. Kobetamendiko ateak arratsaldeko 16:00tan irekiko dituzte, eta egitarau "bete-betea" osatu dute. "Ez dira emanaldi betegarriak izango, osagarriak baizik. Berri Txarrakek ez du inoiz halako kontzerturik eman eta euskal adierazpide bat baino gehiago ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu", gaineratu du Barandiaranek.