Mezularia
Ingurumena
Gehiegizko plastikoaren erabilera saihesteko gogoeta
Ozeanoen Nazioarteko Egunaren harira, plastikoaren gehiegizko erabileraz gogoeta egiteko egunak dira. 'Zero Waste' ekimeneko Aitziber Martos eta Ekinplastikeko Sandra Perez izan dira Mezularian.
-
Plastikoa itsaso eta ozeanoetan pilatzen da batez ere.
8:59 min
Erakunde eta elkarte askok egin dute gogoetarako deia aste honetan. Fridays For Future ikasle mugimenduak, esaterako, ‘Plastikoari boikota’ kanpaina abiatu du plastikoaren erabilera murrizteko eskatuz; Urdaibain kostaldea garbitzeko 2.500 boluntario elkartuko dira Zero Plastiko Urdaibai ekimenaren bidez, eta bide horretan Zero Waste ekimenak plastikoaren erabileraz gogoeta egiteko bideak proposatu ditu. Horien berri eman du Aitziber Martosek. Sandra Perezek, bere aldetik, datorren asterako Donostian antolatu dituzten Ekinplastik jardunaldiak aurkeztu ditu.