Itxi

Mezularia

Heriotza duina

'Sufrimendua luzatzea legea aplikatzearen ondorioa da; ez da zentzuzkoa'

David Lorente alzheimerra duen Maribel Tellaetxeren semeak eta Julen Goñi Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen aldeko elkarteko kideak eman dute 'Mezularia'n gertutik bizi duten egoeraren berri.

  • Tellaetxe familiaren irudi bat

    12:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Portugaleteko Lorente familiak Espainiako Diputatuen Kongresura eramango ditu eutanasiaren alde jaso dituzten 163.000 sinadura. Kongresuko mahaian blokeatuta dute Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek eutanasia baimenduko lukeen lege proiektua. Maribel Tellaetxe amari alzheimerra diagnostikatu zioten duela hamabi urte, eta bere buruaz baliatzeko gai ez zenerako heriotze duina eskatu zuen orduan. Eskaera hori gauzatzeko lanean ari dira senarra eta hiru semeak. Portugaleteko Udalak babesa adierazi dio Lorente familiari. David Lorente semeak eta Julen Goñi Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen aldeko elkarteko kideak eman dute 'Mezularia'n gertutik bizi duten egoeraren berri.