Itxi

Mezularia

Cabacas auzia

'Gure tesia baieztatu du epaiak, baina ondorio penaletan ez da islatu'

Jone Goirizelaia Cabacas familiaren abokatuak berretsi du helegitea jarriko diotela Bizkaiko Lurralde Auzitegiak kaleratutako epaiari.

  • Jone Goirizelaia, Manuel Cabacasekin eta Fina Lizeranzurekin. Argazkia: EiTB

    8:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Balorazio gazi-gozoa egin du Jone Goirizelaia Iñigo Cabacas zenaren familiaren abokatuak. Gozoa, epaiaren errelatoak arrazoia ematen dielako, baina gazia, ondorio juridikoekin bat ez datozelako. Jone Goirizelaia abokatuak 'Mezularia'n esan duenez, epaiak atzera bota du tesi ofiziala: Ertzaintza iritsi arte ez zela istilurik izan, alegia. Epaiari helegitea jarriko diotela berretsi du Goirizelaiak.