Mezularia
Tokikom
'Martxoaren 3ko gertaeren ondarea behar du izan San Frantzisko elizak'
Gasteizko San Frantzisko eliza Memoria eta Giza Eskubideen Zentroa bihurtu dadin eskatzeko sortu dute Memoria Gara ekimena. Josu Santamarina EHUko irakasle eta plataformako kidea izan da 'Mezularia'n.
-
11:01 min
Ideologia eta sentsibilitate desberdinetako 45 lagunek sinatu dute hasierako manifestua. Gasteizko 1976ko martxoaren 3ko gertaerak gogoan hartuta, San Frantzisko eliza Memoria eta Giza Eskubideen Zentroa izatea eskatu dute. Sindikatu guztiek egin dute bat ekimenarekin. Josu Santamarina EHUko irakasle eta Memoria Gara ekimeneko kideak jakinarazi du gotzaitegiari hitz egiteko egin dioten gonbiteak ez duela gaurdaino erantzunik izan. Alea aldizkariaren eskutik izan da Santamarina 'Mezularia'n.