Mezularia
Kataluniako egoera
Urriaren 10ean, Puigdemonten agerraldia Parlamentean
mezularia|kataluina|politika
Politika Orokorrari buruz hitz egiteko eskatu du agerraldia Carlas Puigdemontek. Oposiziotik, Ciudadones esan du trikimalua dela independentzia aldarrikatzeko. 155. artikula aplikatzeko eskatu du.
-
10:18 min
Oihane Perez eta Xiker Esnal lankideekin hitz egin dugu 'Mezularia'n Kataluniako egoerari buruz. Generalitateak urriaren bateko erreferendumean izandako emaitza ofizialak eman ditu ezagutzera: bi milloi herritar pasatxok eman zuten botoa. Errolda osoaren % 43ek, baiezkoa. Carles Puigdemont presidenteak Parlamentean datorren asteartean agerraldia egitea eskatu du. Bere esanetan, politika orokorrari buruz hitz egiteko. Madrilen, Auzitegi Nazionalean, sedizio delitua leporatuta, Mossoen buruzagi nagusiak, beste goi agintari batek eta OMNIUN eta ASCko bozeramaile nagusiek deklaratu dute. Guztiak aske geratu dira kautelazko neurririk gabe.
neurririk gabe.