Mezularia
Politika
Barrenetxearen tortura salaketez: 'Epaian kontraesanak ageri dira'
Jone Goirizelaia, Sandra Barrenetxearen defentsa abokatua da. Atxilotu zutenean torturak jasan zituela salatu zuen Sandrak. Bizkaiko Auzitegiak esan duenez, ez da frogatu Barrenetxeak kontatutakoa.
-
6:47 min
Bizkaiko Auzitegiak aske utzi ditu Sandra Barrenetxea torturatzeaz akusatutako lau guardia zibilak. Epaian diote ez dela frogatu Barrenetxeak esandakoa. Era berean diote ez dela frogatu salaketa faltsua denik. Jone Goirizelaia abokatuak 'Mezularia'n adierazi du kontraesanak ageri direla epaian. Aurrera begira, helegiteren bat jarri edo ez aztertuko dute.
aztertuko dute.