Mezularia
Xabin Irastorza, ELA
'Hezkuntzak bizi duen egoera larria ezkutatu nahi du sailburuak'
Xabier Irastorza ELA sindikatuko hezkuntzako ordezkariarekin hitz egin dugu.
-
9:20 min
Cristina Uriarte sailburuak Irakasle ikasketak egiteko sarrera froga egitea proposatu ostean, sindikatuek oso haserre hitz egin dute gaur. Sailburuak Hezkuntza arloan dauden arazo larriak ezkutatzeko irakasleak jomugan jarri dituela salatu du ELA sindikatuko Xabier Irastorzak 'Mezularia'n.
Gogora ekarri ditu 2009az geroztik egindako murrizketak; bere esanetan, 222 milio euroko murrizketa izan da, eta ia bi mila langile gutxiago ditu hezkuntza arloak. Behin behinekotasuna % 40koa dela gaineratu du.
ELAk, LABek eta STEE-EILASek agerraldi bateratua egin dute, eta bertan adierazi dute hezkuntza sisteman egin beharreko aldaketak defendatu eta lan baldintzak hobetu daitezen negoziazio kolektiboa berreskuratzeko greba egingo dutela martxoaren 22an hezkuntza ez unibertsitarioan.