Mezularia
Prostatako minbizia
Arkaitz Carracedo: 'Ikerketa honetatik produktu bat lortzea da asmoa'
Prostatako minbizi-zelulen metabolismoa ikertu dute.
-
13:41 min
Arkaitz Carracedo CIC bioguneko ikertzailearekin hitz egin dugu 'Mezularia'n, prostata minbiziaren inguruan egindako aurkikuntzaren harira. Ikerketa honetan prostatako minbizi-zelulen metabolismoa aztertu dute, haien hedapen mekanismoei buruz informazio gehiago lortzeko.
Ondorioztatu dute zeluletako metabolismoaren erregulatzaile zentral bat, PGC1 alfa izenekoa, hertsiki lotuta dagoela prostatako minbiziaren erasokortasunarekin. Ehunak aztertuz, minbiziak izango duen erasokortasuna neurtzeko modua aurkitu dute.
Ikerketa Europako Batasunaren diru laguntzari esker egin dela azpimarratu du Carracedok, eta laguntza horien garrantzia azpimarratu du. Orain, helburua ikerketan garatutakoarekin produktua sortzea da.
rong>.