Mezularia
Nazioartea
Brexita gauzatzen hasteko lehen urratsa egin dute Britainia Handian
Joxerramon Bengoetxea EHUko irakaslearekin hitz egin dugu gaiari buruz
-
9:18 min
Britainia Handiko gobernuak gaur aurkeztu dio parlamentuari Europarekin negoziatzen hasteko baimena emango dion lege proiektua. Asteartean eztabaidatuko da. Prozedura horren bidez, gobernu buruari baimena emango dio parlamentuak Europari 50. artikulua aplikatu dela esateko. Brexita gauzatzen hasteko lehen urratsa da. Horren inguruko xehetasunak eman dizkigu 'Mezularia'n Joxerramon Bengoetxea EHUko irakasleak.
Theresa Mayk Estatu Batuetara hasitako bidaiari buruz ere hitz egin du. Trumpekin bilera egiteko asmoa du Mayk. Aurrerantzean, munduko herrialdeek izango dituzten harremanetan bi agintariek zeresan handia izango dutelakoan dago Bengoetxea.
ago Bengoetxea.