Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Mezularia

Jaiki Hadi

Fernando Arburua: 'Gutxieneko giza eskubideei buruz ari gara'

Jaiki Hadi elkarteak gaixo dauden presoen egoerari buruzko txostena aurkeztu du.

  • 10:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Presoen osasunaz arduratzen den Jaiki Hadi elkarteak urteko balantzea egin du. Gero eta preso gutxiago dago espetxeetan, baina horien osasuna okerragoa da. 22 dira osasun egoera larrian Espainia eta Frantziako espetxeetan kartzelaratuta dauden euskal presoak. Fernando Arburua elkarteko koordinatzaile eta psikologoa izan da 'Mezularia'n azalpenak ematen.

Osasungintzan lan egiten duten profesionalei inplikazio handiagoa eskatu diete elkartetik, bai zuzenean eurekin lan eginda, bai euren esparruan egoeraren berri emanda.

Arburuak esan du bakartze politikak okertu egiten duela preso hauen egoera eta Arantza Zulueta abokatuearen kasua gogora ekarri du. Espetxean inkomunikatuta 3 urte daramatzala azpimarratu du.

Jaiki Hadi elkarteak dio azken bost urteetan erdira jaitsi dela euskal presoen kopurua, baina espetxeratuen osasun egoerak okerrera egin duela. Arrazoiak bi dira: bata, presoen adina, gero eta gehiago dira 60 urtetik gorakoak, eta bestea, askok 20 urte baino gehiago daramatzatela espetxean.