Itxi

Mezularia

Kultura

Aizpea Goenaga: "Sarrionandiak ekarpen handia egingo du Habanan"

Joseba Sarrionandia idazleak zuzenduko du, Etxepare Institutuak Habanan zabalduko duen euskara eta euskal kultura irakurletza berria. Azaroaren 22an jarriko dute ekimena abian.

  • 7:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Sarrionandia idazleak zuzenduko du Etxepare Institutuak Habanan zabalduko duen Euskara eta Euskal Kultura irakurletza berria. Azaroaren 22an jarriko dute ekimena abian Etxeparek eta Habanako unibertsitateak.

Aizpea Goenaga Etxepare instututuko zuzendariak 'Mezularia'n esan du deialdi publiko baten bidez aukeratu duela Habako unibertsitateak Sarrionandia, eta ez dutela inolako arazorik aurreikusten.

Urtebete bada Etxepare institutua Habanako Unibertsitatearekin lanean ibili dela lankidetzan proiektu hau gauzatzeko; "proiektu oso interesgarria da" Aizpea Goenaga Etxepare institutuko zuzendariak azpimarratu duenez.

arratu duenez.