Mezularia
Politika
ETAri eta Estatuari urratsak ematea eskatu die Iñigo Urkulluk
El Escorialen udako ikastaroetan parte hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak. ETAren armagabetzea beharrezkoa dela esan du, eta espetxe politika aldatzea. Bernardo Atxagak ere parte hartu du.
-
Iñigo Urkullu, lehendakaria
5:14 min
El Escorialen udako ikastaroetan parte hartu du Iñigo Urkullu lehendakariak. ETAri eta estatuari urratsak ematea eskatu die. ETAren armagabetzea beharrezkoa dela esan du, eta espetxe politika aldatzea. Era berean, iraganaren irakurketa kritikoa egin beharko litzateke.
Gobernua osatzeko elkarrizketei dagokienez, marra gorririk ez dutela jarriko esan du lehendakariak. Euskadin hauteskundeak egin baino lehen, Espainiak gobernu egokia edukitzea garrantzitsua litzateela esan du.
Bernardo Atxaga idazleak bestalde, euskal gizartearen hausnarketa egin du. Hitz egiteko moduak izugarrizko garrantzia du Atxagaren ustez.