Mezularia
San Ferminak
´El Tuli´-k jaurtiko du Sanferminetako txupinazoa
Bozketa bidez erabaki dute herritarrek Jesus Ilundain-ek ('El Tuli') jaurtiko duela Sanferminetako txupinazoa. 85 urteko iruindarra hasi zen entzierroari hasiera ematen dion kantu ezaguna abesten.
-
0:42 min
Bozketa bidez erabakitako lehen txupinazoa izango da aurtengoa. Iruñean ´El Tuli´ ezizenez ezagutzen duten 85 urteko herritarra izan zen entzierroari hasiera ematen dion kantu ezaguna abesten. 9.000 lagunek baino gehiagok eman dute botoa eta %40 eskuratu ditu Jesus Ilundainek.