Uztaritzeko herriko etxeak euskara hizkuntza ofizial izendatu du. Ives Matxikote Uztaritzeko hizkuntza politika arduradunak azaldu duenez, badakite izendapena sinbolikoa dela baina bere garantzia duela azpimarratu du, "Herriko etxea esaten ari delako euskararen ukazioa gainditu eta euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatuko direla". Prefetak erabakia atzera bota dezakeela badaki Matxikotek, baina zera ohartarzi du: "Deliberoa deuseztuz gero ere euskara hizkuntza ofizial gisa hartuko dugu Uztaritzen". Gogoratu zerrenda abertzalea izan zela garaile Uztaritzen martxoko Udal hauteskundeetan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa