Gilen Ormazabal, Gironako unibertsitateko zuzenbide prozesaleko irakaslearekin hitz egin dugu Mezularian. Arthur Mas Generalitateko buruak argi utzi du Auzitegi Konstizuionalaren erabakiaren aurrean ez duela atzerapausurik emango, eta Ormazabal ere ados dago prozesuarekin aurrera jarraitu dezakeela Kataluniako kongresuak. Baina, azken jomuga hauteskunde plebiszitarioak izango direlakoan da, garantiarik eta babes legalik gabeko herri galdeketa ez zaiolako Kataluniari interesatzen, dioenez.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa