Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Munduko Poesia Kaierak bildumako bigarren emaria

Mundu osoko poeten lanak euskaratu eta euskal irakurleari aurkezteko asmoz sortutako bildumaren bigarren emariaren aurkezpenean egon da 'Lizardiren Baratza', eta gaur eskainiko dizuegu.

Susa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bilduma jarri zuen abian 2014ko udaberrian, mundu osoko poeten lanak euskaratu eta euskal irakurleei aurkezteko asmoz. Beñat Sarasola idazle eta literatur kritikariak koordinatu du bilduma.

Trakl, Marçal eta Cesaireren antologiak 2014ko apirilean kaleratu zituen Susak; udazkenarekin batera etorri zitzaien beste hiru ale argitaratzeko unea, eta Angel Errok, Josu Landak eta Koldo Izagirrek Emily Dickinson, Carlos Drummond de Andrade eta Miguel Hernandez autoreen antologia bana euskaratu dute.

Bildumaren zuzendariak, Beñat Sarasolak, hitzaurre bana idatzi die bilduma osatzen duten sei liburuoi.

Kaier horien aurkezpen ekitaldia Donostiako Bukowski tabernan egin zen. Hango kafea hartuko dugu gaur, 'Lizardiren Baratza' saioan, 22:00etan hasita.