Manuel Rivas galiziar idazleak jaso du 2024. urteko Espainiako Letren Saria. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak banatzen du. Epaimahaiak erabaki du Rivasi saria ematea honako arrazoi hauengatik: bere testuen kalitate narratiboagatik eta memoria historikoaren, justizia sozialaren eta galizieraren alde egiten duen defentsagatik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa