Landaberri
Baserrietarako erreleboa
Baserriko ate zabalak, zabalik Trebatu programan
Juan Luis Retegik erretiroa hartuko du berehala Oiartzungo Aranen. Eñaut Urkolak, haren ordezkoak, formakuntza jaso dezan eta lehen sektorera egokitu dadin Trebatu programa jarri dute martxan hainbat erakundek, tartean Eusko Jaurlaritza eta Landaola.
-
Eñaut Urkola eta Juan Luis Retegi Araneko belardian
29:41 min
63 urte bete berri ditu Juan Luis Retegik eta bere ordezkotza hartzeko bidean da Eñaut Urkola. Trebatu programak lotu ditu. Landaberrin eurekin eta programako koordinatzailearekin, Telmo Gartziarekin, solastu gara euren egoeraz eta programa honi buruz.
Formakuntza eta baserrirako egokitzapena errazten ditu Trebatu programak. Eusko Jaurlaritza, Landa Garapen ajentziak, Gipuzkoako Foru aldundia eta beste erakunde batzuk bultzatua da. Baserrietan jubilatzear daudenei erreleboa ziurtatzeko modu bat da. Formakuntza saioak alde batetik, eta baserrikoa bestetik, biak uztartzen dituzte.
Uztailean jarri zuten martxan eta 7 dira momentuz programari heldu dioten gazteak. Aurrerago ordea jende gehiago izatea espero dute. Juan Luis Retegik adierazi digunez, beharrezkoa da pentsakera aldatu, zabaldu eta jende berriari baserrian sartzen uztea, bere erara lan egin dezan eta eurek erretiroa hartu. Bestalde, nabarmendu digu, gizarteak ez badu beharrezko ikusten baserritarren lana askoz errazagoa izango dela landagunearen abandonua.