Itxi

Kirol Legez

Pilota

Jokin Altuna: "Nire ustez aldea dago irabaztetik nola irabaztera, eta galtzetik nola galtzera"

Pilotari amezketarrak Euskadi Irratiarekin hitz egin du Lasoren kontrako finalaren atarian: "Hemen sekreturik ez dago, maila honetako partidak irabazteko, ia gauza guztiak ondo egin beharra dago, eta horretan saiatuko naiz", azpimarratu du.

  • Jokin Altuna

    Jokin Altuna

    5:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jokin Altuna ondo sentitzen da, eta Unai Lasoren kontrako buruz buruko finalera % 100ean iristeko gogo handiarekin dela aitortu du Euskadi irratian. Azpimarratu du horrelako partida batean irabazteko sakean asmatu beharra dagoela, eta bera partida mugitzen saiatuko dela, baina nabarmendu duenez, ez dago sekreturik: "maila honetako partidak irabazteko, ia gauza guztiak ondo egin beharra dago, eta horretan saiatuko naiz".

Bestalde, irabatzeko moduan ere jarri  du azpimarra. "Nire ustez aldea dago irabaztetik nola irabaztera eta galtzetik nola galtzera", esan du, izan ere, jendeari irabaztea bezanbait inporta zaio kanxan erakusten dena.