Hiru Erregeen Mahaia
Surfa
Ariane Ochoa: "Emaitzak ez dira onak izan, baina beste helburu batzuk bete ditut"
Kepa Iribar | EITB Media
Surflari bilbotarra bidaia berezi batetik itzuli berri da Euskal Herrira. Australian egon da munduko Challenger zirkuitoko lehen bi probatan parte hartuz. Ondoren, bizitzan lehen aldiz, Indonesiara joan da olatu bila.
-
Basque Team
19:19 min
Denboraldi honetako Challenger zirkuituko txapelketatan parte hartzeko itxaropena dauka Ariane Ochoak, berez sailkatuta ez dagoen arren, ranking ona daukalako aurreko urtetik. Udaran, Europako QS zirkuituarekin uztartu nahi du mundukoa.