Hiri Gorrian
Erakusen standak
Durangoko Azokak stand berriak izango ditu aurten
Arrigorriako Erakus enpresak egindakoak izango dira Durangoko Azokaren 54. edizioan ikusiko diren stand edo postu berriak.
-
Durangoko Azokak stand berriak izango ditu, Erakus enpresak egindakoak
13:33 min
Durangoko Azokaren 54. edizioak berrikuntza bat baino gehiago dakar baina aldaketa handienetakoa Landako euskal kulturaren plaza beteko duten stand edo postuen diseinu berria izango da. Arrigorriako Erakus izan da stand berriak egiteaz arduratu den enpresa eta bertako arduraduna den Enaitz Olaetak eman dizkigu proiektu honi buruzko azalpen gehiago.