Hiri Gorrian
Korrikalariak baino lehen
Behobian eta Pausun pausatu da Hiri Gorrian
Mugako saltokiak eta auzoko martxa ezagutu nahi izan ditugu
-
Behobia
12:58 min
Igandean korrikalariek egingo dituzten 20 kilometroak atzekoz aurrera kotxez egin ondoren goiz euritsu bat egin dugu astean Behobian. Mugako saltokien inguruan sortzen den eguneroko martxa eta Bidasoaren alde banatako bi auzoetako bizimodua zein den azaldu digute Ruben Frailek ( Behobiko saltokietako elkarteko burua), Josema Elosuak ( Faisan tabernako nagusia) eta Beñat Elizondok ( Xaiako nagusia). Besteak beste, alkohol saltokietan, tabako dendan eta gasolindegian izan gara mugaz harako horrenbeste lagun zerk erakartzen duen jakiteko.