Hiri Gorrian
Zinema pasio denean
Los Angelestik Madrilgo telebistara, berriz zinema egiteko ametsarekin
Markel Goikoetxea bermeotar gaztea madrileko La Fábrica de la Tele ekoiztetxe ezagunean ari da lanean Estatu Batuetara zinema egitera bueltatzeko modua aurkitzen duen bitartean.
-
markel goikoetxea
13:09 min
Markel Goikoetxea entzunez garbi gelditu zaigu bere pasioa zinema dela, horregatik egin zen zinemagile. Estatu Batuetan zinema zuzendari laguntzaile moduan aritu ondoren, Visatua berriztatzeko arazoak bitarteko, bueltatu egin behar izan zen. Madrilen aurkitu zuen lana; telebistan, momentu honetan Espainiako telebistan, entretenimendu alorrean erreferente den la Fábrica de la Tele ekoiztetxean. Bere lana bideo editore moduan bada ere, ondo ezagutzen du Markelek 'tele zaborra' deitu zaion telebista formatu hori, besteak beste Salvame edo Las Campos saioetan lan egindakoa delako.
Telebista eta zinema, bi mundu hain urruti ez daudenak, ez behintzat, Markel Goikoetxea zinemagile bermeotarrarentzat.