Itxi

Hiri Gorrian

Europan liderrak dira

'Bigarren eskuko arroparen irudia garbitu nahi dugu'

2015. urtean jarri zuten abian Micolet. Egun sei herrialdetara zabaldu dira.

  • Olatz Elezcano (Micoleteko komunikazio arduraduna)

    Olatz Elezcano (Micoleteko komunikazio arduraduna)

    12:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakumezkoen bigarren eskuko arropa saltzen hasi ziren Micoleten 2015. urtean, ia kasualitatez, Bizkaian. Jabeetako baten bikotekideak arropa asko zuen, janzten ez zuena. Ez zeukan, baina, denborarik, arropa hori saltzeko prozesuaz arduratzeko eta salerosketa prozesu osoaz arduratzen den online plataforma bat sortzea bururatu zitzaion. Orain, sektoreko Europako lider dira. Sei herrialdetan zabaltzea lortu dute. Ez dute arropa zaharra saltzen. Baizik eta, gehienez jota, hiru denboraldi atzerako arropa. Prozesu osoaz arduratzen dira, esan bezala: saltzailearen etxean arropa jasotzetik hasi, arropa ebaluatu, lisatu eta eroslearengana iritsi arte. Basaurin dute biltegia, 5.000 metro koadrokoa. 50 langilek egiten du lan Micoleten, orotara. Euretako bat Olatz Elezcano da, komunikazio arduraduna. Berak kontatu dizkigu euren negozioaren nondiko norakoak. Entzun hemen osorik!