Itxi

Goizak gaur

BC3ko ikertzialea

Elisa Sainz De Murieta: "Klima aldaketaren ondorioz, muturreko gertakariak maizago gertatuko dira"

Valentzian izandako uholde bortitzen harira, Elisa Sainz De Murieta BC3ko ikertzaile eta klima aldaketan adituak nabarmendu du prestatu egin behar dugula horrelako muturreko gertakariei aurre egiteko.

  • Uholdeak Valentzian

    Uholdeak Valentzian

    4:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Valentziako uholdeek klima aldaketarekin lotura zuzena dutenik baieztatzeko goizegi dela azpimarratu du Elisa Sainz De Murieta BC3 zentroko ikertzaileak, baina argi eta garbi utzi nahi izan du klima aldaketaren eta tenperaturaren igoeraren ondorioz, "muturreko gertakariak maizago gertatuko direla eta euren indarra ere handiagoa izango dela".

Edonola ere, klima aldaketan aditua den Sainz De Murietaren arabera, tenperaturaren igoeraren ondorioz horrelakoak maizago ikusiko ditugu, bai uholdeak, baita lehorteak ere, eta prestatu egin behar dugu horrelako gertakariei aurre egitek. Tokian-tokian arrisku batzuei egin beharko zaie aurre, eta, beraz, hori identifikatzean datza lehen pausoa. Ondoren, ordea, horiek ekiditeko neurriak hartu beharko dira eta hiri plangintzak aipatu ditu tresna ezinbesteko gisa: "Baldin badakigu horrelako arriskuak maizago gertatzen direla, ezin duguna da arriskua areagotu, kontuz ibili behar dugu gure hirietan uholde arriskuan dauden guneetan zer eta nola eraikitzen den".