Goizak gaur
Lehen sektorea
Herriz herri, traktoreek IAT azterketa egiteko gunea
Tolosaldean egunotan herriz herri dabil traktoreen IAT azterketa egiteko gune ibiltaria. Tolomendi bitartekari dela, zerbitzu honekin gerturatu egin nahi da baserritarrarengana IAT-a egiteko aukera. Asteasura bertaratuta, traktore istripuen inguruan ere hitz egin dugu.
-
Traktoreen IAT gune ibiltaria
3:30 min
Garai batean, baserrietara bertara etortzen ziren azterketak egitera, baina urte batzuetan hutsune handia sumatu zen. Duela urte batzuetatik hona, Tolomendiren bitartekaritzarekin, herriz herri egiten da eta horrek erraztu egin du baserritarrak bertaratzea. Aitor Usandizaga Tolomendi Landa Garapen zerbitzuko zuzendaritza kideak eta baserritarrak eman dizkigu azalpenak, eta traktore ezbeharren errealitate tristeaz ere hitz egin dugu berarekin Goizak Gaur albistegiko erreportaje honetan.