Goizak gaur
Unai Iturriaga, Plateruenaz
"Orain arte heroi batzuek mantendu dute kulturaren ikusgarritasuna"
Unai Iturriaga bertsolariak Plateruena Kafe Antzokiaren 18 urteko bidean parte hartu du, eta penaz hitz egin digu bide hori amaitu delako, baina harro urteotan proiektuaren parte izan delako.
-
Plateruena
4:23 min
Bart ezagutu dugu albistea: 2020a amaitzearekin batera, ateak itxiko ditu Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak. Aspaldituk zuen egoera ekonomiko zaila eta koronabirusak eman dio azken kolpea: ostalaritza negozioa itxita dute eta hortaz, ez dute bizirauteko modurik. Abendua amaierarte aurrikusita zituen kultur-emankizunak egingo dira baina, 2021an ez da Plateruena zabalik izango. Unai Iturriaga bertsolaria proiektuaren 18 urteko bidean sustatzaile eta partaide izan da, eta Euskadi Irratiko "Goizak Gaur" albistegia"n esan du "penaz" hartu duela albistea, baina, era berean, "pozez eta harro" urte hauetan bertan parte hartzeagatik.
Azken 3-4 urteetan egoera ekonomiko zailean zegoen Plateruena Iturriagak esna duenez, batez ere, jednearen kontsumo ohiturengatik eta kultura kontsumitzeko joerengatik. Aldez edo moldez, 2008ko krisia gainditu zuten, nolabait, baina "2020ko hau, ostalaritza ezaugarrietatik hasita, ezinezkoa izan da".
Esleipen berri bat
Edonola ere, Durangoko udalak jakinarazi du bidea hori ez dela amaituko, Plateruenari lekukoa hartuko dion proiekturako lehiaketa publikoa egingo baitute. Albiste horrekin "lasaiago" dagoela aitortu du bertsolariak. "Orain 18 urte han 4 horma eta sasitza bat zegoen. Plateruenako laguntzaile, langile eta bazkideen lanarekin, Udalak jasoko du edozein unetan martxan egon daitekeen azpiegitura bat", adierazi du, eta espero duela orain arte proiektuaren parte izan den jendeak bertan tokia izatea.
Heroiak
Plateruenaren itxierak kezka sorrarazten du Euskal Herriko beste kafe antzokien egoeraz. Iturriagak adierazi du orain arte "heroi batzuek" mantendu dutela kulturaren ikusgarritasuna, baina, orain, "heroi heroiko horiek ez dute lirikarako garai onik. Beti aurkituko da bideren bat, baina mundu guztiak apuntatu beharko du bere koadernotxoan, zereginen zerrendan".