Goiz kronika asteburua
ELKARRIZKETA
Antiguedad: "Ibaiari baino arroari begiratu behar zaio, politika hidrologikoak lehenetsiz"
EITB MEDIA
1983ko Bilboko uholdeak izan ditu hizpide Iñaki Antiguedad hidrogeologoak Euskadi Irratian.
-
Iñaki Antiguedad Euskadi Irratiko estudioetan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
13:08 min
Bilboko uholdeen 40. urteurrena dela eta, Iñaki Antiguedad EHUn Hidrogeologian katedraduna izan da Euskadi Irratian, ibaien egoerak eta horien inguruko politikek izan dezaketen garrantziari buruz hitz egiteko, horrelakorik berriz ere gerta ez dadin. Lau hamarkada hauetan gauza batzuk ikasi ditugula uste du adituak.
Goiz Kronikan azpimarratu digunez, batez ere erreka eta ibaietatik gertu, uholde lautadetan gauzak hobeto egiten dira, eta horretan Europatik etorritako zuzentarauek zerikusia izan dutela azaldu digu.
Edonola ere, ikuspegi zabalagoa behar dela dio, eta politika hidraulikoak baino lehen politika hidrologikoak egin behar direla irizten dio.