Goiz kronika asteburua
Merkealdia
"Merkealdian prezioa murriztu arren, eskubideak eta bermeak ez dira murriztu behar”
TAMARA FERRARI | EITB MEDIA
Ander Kornejo Euskadiko Kontsumitzaile elkarteko komunikazio arduradunak aholkuak eman dizkigu Goiz Kronikan gaur hasiko den merkealdi sasoiaren inguruan.
-
Merkealdia
4:47 min
Merkealdian produktuen prezioak murriztu arren, erosleen eskubideak eta bermeak ez direla murriztu behar azpimarratu du Ander Kornejo Euskadiko Kontsumitzaile elkarteko komunikazio arduradunak Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan. Produktuen prezioen arteko konparaketa egitea ere gomendatu digu Kornejok.