Itxi

Goiz kronika asteburua

Suteak Nafarroa

Diru-bilketa errautsetatik kimu berriak sortzeko

Ane Aguirre Mendia|Eitb Media

Errigora ekimenak "Errautsetatik bizitzara, auzolana" diru-bilketa hasi du Nafarroan suteek kaltetutako zonaldeetan suebaki berdeak sortzeko eta, besteak beste, abeltzaintza estentsiboa sustatzeko.

  • San Martin Unx kiskalita

    Errigora ekimenaren prentsaurrekoa, larunbat honetan. Argazkia: EITB Media

    3:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Diru bilketa hasi du Errigora ekimenak Nafarroako suteetan kaltetutako ingurunea lehengoratzeko eta, besteak beste, abeltzaintza estentsiboa sustatzeko; bildutakoarekin, gainera, suebaki berdeak sortuko dituzte. Euskara sustatzeko ekimena izanik argi diote: "Lurrik gabe euskararik ez dago, uste dugu badela momentua herri aktibaziorako, horregatik, ezohiko kanpaina abiatu dugu datozen 15 egunetarako, diru-bilketa erraldoia, hain zuzen ere".

Errigorako kidea den Peru Aranburuk aletu dizkigu ekimen honen xehetasunak eta herritarren parte hartzearen beharra. Diruarekin zer egin eta nola kudeatu erabakitzeko nekazari, ekoizle, suhiltzaile, sindikatu eta erakundeekin mahaia osatuko dute.

"Errautsetatik bizitzara, auzolana" lelopean, nahi duenak eskuragarri ditu kontu korrontearen zenbakia eta webgunean ekarpen ekonomikoak egiteko aukera.

Ekitaldia San Martin Unxen

Larunbat honetan San Martin Unxen eskainitako prentsaurreko batean, Errigorak adierazi du Nafarroan 15.000 lur hektarea erre ondoren, 10.000 euroko ekarpenarekin abiatuko duela kanpaina.

Era berean, lan-ildo nagusi gisa nabarmendu dituzte "suteen hedapena ekiditeko eta herriguneak babesteko suebaki berdeen sorrera" eta "abeltzaintza estentsiboaren sustapena, ganadua izan dadin suhiltzailerik eraginkorrena".

Xabierrek, Uxueko artzain batek, nabarmendu du Nafarroako suteekin gertatutakoa "kronika iragarria" zela. Izan ere, "urte asko dira mendien eta herrien baso-kudeaketa existitzen ez dela".

Gaineratu duenez, artzaintzari, nekazaritzari eta landan lan egiten duten pertsonei esker lortzen dituzte "minimoak".

Klima aldaketak eragindako lehorte luzeak eta gero eta handiagoa den baso-masa aipatu ostean, artzainak azpimarratu du "mendi hauei abereak falta" zaizkiela, eta gaineratu du abeltzaintza estentsiboa dela "mendiak mantentzeko modurik jasangarriena".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia