Itxi

Goiz kronika asteburua

FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK

Bixente Vrignon: "Macron eta Le Pen pasako dira bigarren itzulira, ez da ezustekorik izanen"

ANDER ALTUNA | EITB Media

France Blue-ko kazetariak lagundu digu presidentetzarako hauteskundeen analisia egiten Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.

  • Bixente Vrignon ETB2-ko elkarrizketa batean

    Bixente Vrignon ETB2-ko elkarrizketa batean

    7:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Presidentetzarako bozak Frantzian, eta Emmanuel Macron eta Marine Le Pen dira bigarren itzulira pasatzeko hautagairik sendoenak inkesten arabera. Bixente Vrignon kazetariak ez du uste ezustekorik gertatuko denik edo hirugarren hautagaitza batek aukerarik izan dezakeenik. "Izatekotan, ezustekoa litzateke Le Pen igarotzea lehena. Hoberenean, %18ko babesa jasoko luke Jean Luc Melenchonek. Ikerketek %25-27 arteko babesa ematen diote Macroni, eta %22-24koa Le Peni. Zaila da bost puntuko akatsa egitea, eta ez da ezusterik izanen".

Hauteskunde kanpaina bitxia izan dela dio Vrigonek, Ukrainako gerraren testuinguruak baldintzatua. "Erretretaren auzia salbu, ekologiaz, migrazioaz, osasunaz, justiziaz edota lurralde antolaketaz ez da hitz erdirik egin".

Ipar Euskal Herriari begira, France Bleu-ko kazetariak uste du eskuin muturrak ez duela sostengurik izango. "Protesta bozak Jean Lasallek kenduko dizkio" iragarri du.

Macron – Le Pen bikoa hautagai argiak izanik, bigarren itzuliari begira aukera guztiak zabalik daudela dio. "Biziki eskuinean gobernatu du Macronek, eta zaila izango du ezkerra mobilizatzea. Hala ere, ez da sekula emazterik izan Frantziako lehenkaritzan, eta hori freno bat da Le Penentzat, bereziki adineko jendeak ez duelako bere alde bozkatuko".