Itxi

Goiz kronika asteburua

Durangoko Azoka

Nerea Mujika: "Neurriak betez, azoka barruan zein kanpoan, goza dezagun aurten ere kulturaz"

I.I.

Aste gogorrak bizi izan dituztela adierazi du Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko lehendakariak. Durangoko Azoka pandemiaren neurrira moldatzea ardura handia izan dela aitortu du Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n, egokitzen eta moldatzen jakin behar izan dutelako azken unera arte.

  • Nerea Mujika, Gerediaga Elkartea.

    Nerea Mujika, Gerediaga Elkartea.

    8:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur hasi eta asteazkenera arte luzatuko da aurrez-aurreko hartu-emanak berreskuratuko dituen Durangoko Azokaren 56. edizioa. Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko lehendakariak dio "hilabete eta aste gogorrak" izan direla pandemiaren bilakaerak okerrera egiten zuela ikusi eta presentzialtasuna egokitzen joan behar izan dutelako. Mujikak aitortu du ardura handia dela, eta beste ezeren aurretik osasun-neurriak betetzeko konpromisoa gailenduko dela. Hortaz, gerturatzen den orori errespetuz jokatzeaz gain, azokako guneetan bezala Durangon ere zentzuz jokatzeko dei egin die.

Ia mila berritasunetik gora hartuko ditu Landako guneak, iazko zenbakia hobetuz. Gerediaga Elkartetak argi du "sortzaileak gelditu gabe" ari direla lanean eta sormen horiek azokako zenbakietan dutela isla. Kulturaren aurpegi desberdinak agerian gelditzen direla Durangon dio Mujikak, disko eta liburuen sal-erosketaz haragoko ikuskizunekin. Horrez gain, iazko bideari eutsita, martxan da azoka birtuala. Honela, txanda hartu ez edo bertaratzerik ez duenak Durangoko Azokaren webgunean du aukera lanen bat erosteko; abenduaren 7ra arte.