Efemerideak
Azaroak 28
Klementzia Richard: Bonaparteren euskalkien lehen maparako ezinbesteko bidelaguna
Igotz Alkorta | IETb Media
Marie Clémence Richard, Klementzia Richard, azaroaren 28 batez jaio zen Zuberoako Larrainen, 1830ean. Luis Luziano Bonaparte euskalkien lehen mapa kaleratzeagatik ezagun den ikerlariaren bidelagun ezezaguna da Richard. Joseba Aurkerena idazleak eman dizkigu azalpenak.
-
Euskalkien lehen mapa.
4:27 min
Klementzia Richard Larrainen jaio zen duela ia 200 urte, 1830ean. Aita Nafarroa Behereko Bankako burdinolara etorri zen lanera. Bertan ezkondu ondoren, Larrainen, Orotz-Betelun eta Lasarten ere bizi izan zen familia. Batetik bestera ibili zen, beraz, Klementzia Richard eta euskalkiak ikasteko aukera izan zuen horrela. Hondarribian Luis Luciano Bonaparte ezagutu zuen, euskalkien inguruko ikerketa egiteko Euskal Herrira etorria zen, eta harez geroztik hil arte, bere bidelagun bihurtu zen Klementzia. Bere izena ordea, beste emakume askorena bezala, nahiko ezkutuan dago oraindik. Joseba Aurkerena idazlearen bidez jakin ditugu xehetasun gehiago efemeridea osatzeko.