Goiz kronika asteburua
Azaroak 7
Fernando Aire "Xalbador": Euskal sustraien mintzoa
Igotz Alkorta | EITb Media
45 urte dira gaur Euskal Herriak eman duen sortzaile handi bat hil zela, Fernando Aire, "Xalbador" bertsolaria. Euskara, herria, fedea eta familia bertso hunkigarrietara ekartzeko abilezia berezia izan zuen gizona, bere omenaldi egunean hil zen Urepelen 1976ko azaroaren 7an.
-
Xalbador
4:47 min
Fernando Aire Etxart "Xalbador" ez zen Euskal Herriko bertsolari txapeldun izan, askoren ustez modu bidegabean. Baina txapelak baino arrasto sakonagoa utzi dute bere bertsoek hamarkada hauetan. Sentimenturik barnekoenak hitzetara ekartzeko abilezia berezikoa, hainbat bertso gogoangarri utzi zituen Urepeleko artzainak, izan artzaintzaz, familiaz edo euskaraz eta Euskal Herriaz.
Txaloak txistu bihurtu zitueneko finala eta beste hainbat pasarte gogoratu dizkigu Joxe Juan Ugalde lankideak efemeridean.