Efemerideak
Uztailak 12
Nestor Basterretxea: Euskal Herria ardatz izan zuen artista integrala
Igotz ALKORTA | eitB MEDIA
Bihar beteko dira zazpi urte Nestor Basterretxea hil zela, 2014ko uztailaren 12an hil zen 90 urterekin. Asier Lazpiur EHUko irakasle eta artistarekin aztertu dugu Basterretxeak utzitako ondare mardula.
-
Nestor Basterretxea
4:10 min
Bermeon jaiotakoa, 1936an erbestera jo zuen familiak. Argentinan aparajadore ikasketak egin zituen. 50eko hamarkadan, Jorge Oteizak bultzatuta Arantzazuko basilikako kriptako horma-irudiak egiteko lehiaketara aurkeztu eta irabazi egin zuen. Hamarkada horren amaieran Gaur taldean batu zen Oteiza, Txillida, Mendiburu eta garaiko artista handienekin, euskal kulturan berpizkundea eraginez. Eskulturara hurbildu zen orduan eta hori izan da geroztiko ekarpen nagusia baina 60ko hamarkadan dokumentalak ere egin zituen, Amalur da ezagunena.
Joxe Juan Ugalde lankideak gogoratu digu Basterretxea, Asier Lazpiur irakasle eta adituaren laguntzaz.