Goiz kronika asteburua
ELKARRIZKETA
Mixel Berekoirigoin: "Bada garaia bideari ekiteko, 2021a urte historikoa izango da"
EITB MEDIA
Presoen auziari aurre egin behar zaiola uste du Bake Artisauen bozeramaleak, batez ere, elkarbizitza lantzeko oztopoa delako espetxeak beteta egotea, Aieteko Konferentzia igaro eta hamar urtetara.
-
Mixel Berekoirigoin EITBri elkarrizketan
7:02 min
Mixel Berekoirigoin Bake Artisauen bozeramalea izan da gaur Euskadi Irratiko Goiz Kronikan, Sarek deitatuako mobilizazioen baitan, presoei buruzko hausnarketa egiteko. ETAren aramagabetzea eman egin zela, baita haren disoluzioa ere, eta orain, presoen auziari egin behar zaiola aurre uste du Berekoirigoinek.
Aieteko Konferentzia ospatu zenetik hamar urte igarota, denbora nahikoa denaren iritzikoa da Bake Artisauen bozeramalea, bideari ekiteko.
Baionan giza-katea egitekoak dira gaur arratsaldean, besteak beste, Frantzian espetxean dauden EPPK-ko 30 presoren egoera salatzeko eta konponbide bat eskatzeko. Berekoirigoinek aipatu duenez, gainera, Frantziako Gobernuarekin biltzekoak dira, Justizia ministroarekin, zehazki, eta emankorra izango delakoan dago.
Bake-prozesuaren eta elkarbizitzaren bidean presoen auzia ezin dela traba izan dio Bake Artisauen bozeramaleak; horrelako gai batean ezin direla kartzelak presoz beteta egon, alegia. Honen aurka joateko bilduko dira gaur Iparraldean, argiak piztu nahi dituen giza-kate bat osatuz, Baionako Genie zubitik hiriko Udaletxeraino.