Goiz kronika asteburua
Elkarrizketa
"Europak Espainiari erratu zela esaten badio, guretzat justizia egitea izango da"
EUSKADI IRRATIA
Antton Ramirez de Alda Altsasuko Gurasoak taldeko kidea izan dugu Goiz Kronikan, Altsasuko atxiloketak izan zirenetik 4 urtera. Bi gaztek oraindik espetxean jarraitzen dute.
-
Antton Ramirez de Alda, Altsasuko gurasoa.
7:15 min
Euskadi Irratiko Goiz Kronikan izan dugu Antton Ramirez de Alda Altsasuko Gurasoak taldeko kidea. Gertatutakoa "ahaztezina" izan zela nabarmenduz, oraindik ere "justizia egiteke" dagoela adierazi digu. 2016ko azaroaren 14an izandako gertakarien ostean, bederatzi gazte atxilotu zituzten, horietatik zortzi epaitu zituzten eta bik jarraitzen dute espetxean, Jon Ander Cob eta Julen Goikoetxeak.
COVID-19a dela eta, berehala hirugarren graduan izatea nahiko lukete. Epai-bidean jarraitzeko asmotan dira eta Estrasburgora jotzeko prestatzen ari direla ere esan digu. Ildo horretan, Ramirez de Aldak esan du "Estrasburgok Espainiari erratu egin zela esango balio, hori guretzat justizia egitea" litzatekeela.