Itxi

Goiz kronika asteburua

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Etxaburu: 'Erabakitzeko eskubidea legeztatuko duen legealdia izan behar du honek'

EITB.EUS

Josu Etxaburu Gure Esku plataformako eledunak Col du Soudet gainean gaur egingo den ekitaldian parte hartzeko deia egin du. Kataluniaren eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dute.

  • Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu, Gure Esku-ko bozeramailea. Argazkia: Gure Esku.

    Josu Etxaburu, Gure Esku plataformako eleduna. Argazkia: Gure Esku.

    8:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Elkartasunetik elkarlanera egiteko unea dela iritzita, Gure Esku, ANC eta Llum i Llibertat herri-plataformek erabakitzeko eskubidea lau haizetara zabaltzeko ekitaldia antolatu dute gaur iluntzerako Col du Soudet gainean, bihar Tourra igaroko den mendatean: "Freedom" hitza idatziko dute argiekin.

"Bi herriok bakoitza geure bidea egiten ari gara; bi herri helburu berarekin, burujabe eta libre izan nahia, eta horrek elkartuko gaitu hainbat ekimenetan hemendik aurrera. Nazioarteko komunitateari mezu hori helaraztea garrantzitsua da. Gaur gure asmoa da "Fredoom" hitza aldarrikatzea munduaren aurrean. 20:30etatik aurrera, linternak eta frontalak eraman, eta hitz hori argiztatuko dugu", gehitu du.

Euskadi Irratiko Goiz Kronikan egindako elkarrizketan, Josu Etxaburu Gure Esku-ko bozeramaileak esan du "erabakitzeko eskubidea legeztatuko duen legealdia" izan behar duela honek, eta Eusko Legebiltzarrak bide horretan urratsak emango dituela ziur agertu da. 

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak atzo egindako adierazpenen inguruan galdetuta, Etxaburuk uste du alderdien artean desadostasunak egon arren, "herriari begiratzeko" eta herriaren borondatea kontuan hartzeko unea dela. "Bakoitzaren politiketatik haratago, herriari begiratzeko eta guztiontzako hobeagoa izango den beste estatus berri bat lantzeko legealdia izango da honakoa", adierazi du.