Goiz kronika asteburua
ELKARRIZKETA
Nerea Zabaleta: "Txerto bat baino gehiago izatea litzateke onena"
EUSKADI IRRATIA
Biokimikari nafarra Bostongo (Estatu Batuak) Mass Eye And Ear ospitaleko laborategian ari da lanean, COVID-19aren aurkako txertoa garatu nahian.
-
Nerea Zabaleta Lasarte
11:50 min
Nerea Zabaleta Lasarte (Leitza, 1991) biokimikariak bigarren urtea du Bostonen ikerkuntzan. Urtea hasi zenetik, Sars-CoV2 (COVID-19) koronabirusarentzat txerto bila dabiltza buru-belarri. Beste hamaika laborategitan bezala, txertoa dute helburu eta guztien lana beharrezkoa izango dela esan digu Euskadi Irratiako Goiz Kronika saioan. "Txerto bat ez, bat baino gehiago eta ezberdinak izatea litzateke interesgarriena, ahalik eta herritar gehienengana iristeko", esan du.
Horregatik, Zabaletaren hitzetan, zientziaren mundua, oraingoan, elkarlanen ari da, aurrean duten erronkaren tamaina izugarri handia delako eta inorren ahalegina ez dagoelako soberan.
Txerto eraginkor bat izateko dataren inguruan "ziurtasunik ez dagoela" esan du, baina esperantza horrekin jarraitzen du lanean. Terapia genikoa erabiliz ari dira Bostongo laborategian txerto bila, hain zuzen, gizakietan lehen emaitza baikorrak lortu dituen Moderna laborategiak darabilen teknika da, aldaera batzuekin.