Itxi

Gertukoak

4G sarea Iparraldean

Iparralde barnealdean ere konektatuta pittaka-pittaka

EUSKADI IRRATIA | ANDONI LIZEAGA

4-G mugikor sarea hedatzen hasi dira Ipar Euskal Herri barnealdean eta Banka aldean inauguratu dute lehen antena.

  • BANKA

    BANKA

    3:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lau operadore nagusiak elkarrekin aritu dira lanean Frantziako Gobernuarekin eta Pirinio Atlantikoetako departamentuarekin. Datozen bi urteetan Euskal Herrian eta Biarnon 154 antena jarriko dituzte. Sarerik edo estaldura eskasa duen eremu txuri asko dago oraindik, batez ere barnealdean. Banka aldean adibidez, horrela bizi izan dira orain arte.

Bai Banka, bai Aldudeko bailara biziberritzeko urrats garrantzitsua da 4-Grena. Enpresak eta herritarrek eurek, sare bizkorrago bat baliatzeko aukera izango dute aurrerantzean, mugikorrarekin eta ordenagailuarekin. Laborantza eta turismo sektoreetan ere, izango dute eragina teknologia berriek.

Departamentu osoan miloi bat kilometro zuntz izango dituzte, gaur egungo ADSL-a baino 60 aldiz arinagoa den zuntza.